GAMARRA
IKUSTEN DUZUENEZ LEKU ZORAGARRIA ZEN ETA BENETAN ONDO IBILI GINELA PISZINETAN ETA JOLAS LEKUETAN
ZIENTZIA-ESPERIMENTUA
Ikusten duzuenez, gure haziak aurrera doaz eta neurketak bukatzerakoan hipotesiak berrikusi eta ondorioak aterako ditugu.
AURKEZPENA
Atzo 5.C ko ikasleok esperimentu bat egitera joan ginen. Bost talde egin genituen eta hazi desberdinak erein genituen.Batzuk pepinoak, beste batzuk garbantzuak ,eguzki-lore pipak, babarrun gorriak eta beltzak erein genituen plastikozko edalontzietan. Talde bakoitzak hiru edalontzi prestatu zituen. Edalontzi batean ura %0 gatzarekin jarri genuen bestean ,berriz, ura %50 gatzarekin eta hirugarrenean ura %100 gatzarekin. ZERTARAKO? Gure helburua, hazi ezberdineei habitata aldatzen badiogu ( kasu honetan gatzez kutsatutako uretan ) zer gertatuko den da ikusteko.
MATERIALA
Litro bateko hodiak
0,5 l -ko 2 hodi
Haziak: pepino, babarrunak (gorriak, beltzak zuriak...),Leoneko garbantzuak, eguzkiloreko pipak,dilistak...
Kolorantea
Gatza
Paper irensgarria
Paper handi bat mahaigainerako
Hiru edalontzi talde bakoitzean
Aluminiozko papera
HIPOTESIA
Gure hipotesia hau da:
Garbantzuak
-%100 gatza- lehenago haziko da
-%50 gatza- ez da haziko
-%0 gatza – asko haziko da
Meñakako indaba gorriak
-%100 gatza – ez da haziko
-%50 gatza – ez da haziko
-%0 gatza – gutxi haziko da
Pepinoa
-% 100 gatza – ez da haziko
-% 50 gatza – gutxi haziko da
-% 0 gatza – asko haziko da
Eguzkilore pipa
-% 100 gatza – ez da ezer haziko
-% 50 gatza – ez da haziko
-% 0 gatza – normal haziko da
Indaba beltzak
-% 100 gatza – ez da haziko
-% 50 gatza – gutxi haziko da
-% 0 gatza – asko haziko da
EA HEMENDIK AURRERA NEURTZEN DITUGUN ETA GURE HIPOTESIA BETETZEN DEN....
2.0 programa klasean
Hemen gaituzue lan da lan ordenadoreekin, egia esateko ekarri dizkigunetik gauza asko eta berriak egin ditugu, oso gustora gaude.
ESPERIENTZIEN BIDEZ IKASTEN
IKUSGARRIA....askotan ez dakigu zein erreza den ulertzea ikasten ditugun gauzak. Zergaitik esaten dugun hori ulertzeko azalpen txiki bat emango dizuegu, gu bostgarren mailako ikasleak gara eta gelan gauza piloa ikasten dugu, askotan, gehienetan ez esateko, ez ditugu frogatzen esaten den guztia, batez ere ingurunean. Baina apirilaren 29an gure irudimenean geneuzkan hainbat edukin esperientzien bitartez nola egia diren ikusi genuen. Horretarako EHU-ko irakaslea den JOSU MAEZTU etorri zen eta Zientzia-ikuskizun bat eskeini zigun. Zer den hori galdetuko diguzue, ezta?
beno pentsatu irakasle bat dagoela denbora osoan hitz egiten beroaren hedapena hau, bestea, dilatazioa, bolumena, ea.....eta klasean gaudenok sinesten bera klaro!! azterketa eukiko dugunez..... honaino ados,beraz, Josu etorri zen eta beroaren hedapenak nola puxika bat puzten zuen erakutzi zigun hainbat esperientzien bitartez benetan IKUSGARRIA.
Gure irteerak 09/10 ikasturtean
ARTXANDAKO HOSTELARITZA ESKOLA ( 2010eko martxoaren 16an)
Artxandako Hosteleritza eskolara joan ginen, bertan, elikadura orekatuaren gaian eskolan ikasitakoak praktikan jartzeko...
.
Sukaldatzeko mantala eta txanoa jantzi ondoren azalpenak entzun genituen.
Sukaldean, praktikan jarri genituen aurretik emandako azalpenak eta "barrita energetikoak" egiteko aukera eman ziguten...
Osagaiak hartu, neurtu eta nahastu egin genituen ......
eta azkenik hemen ikus dezakezue guk egindako "barritak", bai gozoak atsedenaldian jateko eta gainera etxean egiteko erraz.... eta OSASUNTSUAK
Nahi izanez gero hemen jarriko dizuegu errezeta:
- Txokolatea : 400 gr
- Krispiak: 170 gr
- Muesly: 170 gr
- Gurina: 20 gr
- Azukrea edo eztia: 20 gr
Urtu txokolatea mikro-uhin labean, egin gauza bera gurinarekin. Bitartean, osagai guztiak botako ditugu bol batean, txokolatea eta gurina prest daudenean nahastu osagaiekin baina kontu handiaz krispiak apurtu barik. Ondoren, bandeja batean papel filma jarri eta nahastutakoa filmaren gainean jarri. Ondoren, bandeja hozkailuan gorde 5 minutuz. Bukatzeko, hozkailutik atera eta barritatan moztu.
EL CORREO EGUNKARIAN ( 2010eko urtarrilaren 14an)
Klasean, albisteak nola egin behar diren ikasi eta gero El Correo egunkarira joan ginen bertan ikusteko nola bideratzen diren erreportaje, publizitate, kirolak, ea-eko idazki guztiak eta etxean jasotzen dugun egunkarian ikusteko.
Hantxe, nola prestatzen diren egunkariko atalik garrantzitsuenak erakutsi ziguten bideo baten bidez eta gero erakutsi zizkiguten makina erraldoiak lanean aurreko lan guztiak paperetan ikus ditzan.
Karpeta polita oparitu eta argazki bat atera ziguten, geroxeago egunkarian agertu zena. ZEIN OSPETSUAK GAREN...gora 5.C-koak

Recent Comments