Gure irteerak 09/10 ikasturtean

ARTXANDAKO HOSTELARITZA ESKOLA ( 2010eko martxoaren 16an)








Artxandako Hosteleritza eskolara joan ginen, bertan, elikadura orekatuaren gaian eskolan ikasitakoak praktikan jartzeko...

.

Sukaldatzeko mantala eta txanoa jantzi ondoren azalpenak entzun genituen.







Sukaldean, praktikan jarri genituen aurretik emandako azalpenak eta "barrita energetikoak" egiteko aukera eman ziguten...






Osagaiak hartu, neurtu eta nahastu egin genituen ......














eta azkenik hemen ikus dezakezue guk egindako "barritak", bai gozoak atsedenaldian jateko eta gainera etxean egiteko erraz.... eta OSASUNTSUAK


Nahi izanez gero hemen jarriko dizuegu errezeta:

BARRA ENERGETIKOA

OSAGAIAK:

- Txokolatea : 400 gr
- Krispiak: 170 gr
- Muesly: 170 gr
- Gurina: 20 gr
- Azukrea edo eztia: 20 gr

Urtu txokolatea mikro-uhin labean, egin gauza bera gurinarekin. Bitartean, osagai guztiak botako ditugu bol batean, txokolatea eta gurina prest daudenean nahastu osagaiekin baina kontu handiaz krispiak apurtu barik. Ondoren, bandeja batean papel filma jarri eta nahastutakoa filmaren gainean jarri. Ondoren, bandeja hozkailuan gorde 5 minutuz. Bukatzeko, hozkailutik atera eta barritatan moztu.



EL CORREO EGUNKARIAN ( 2010eko urtarrilaren 14an)

Klasean, albisteak nola egin behar diren ikasi eta gero El Correo egunkarira joan ginen bertan ikusteko nola bideratzen diren erreportaje, publizitate, kirolak, ea-eko idazki guztiak eta etxean jasotzen dugun egunkarian ikusteko.
Hantxe, nola prestatzen diren egunkariko atalik garrantzitsuenak erakutsi ziguten bideo baten bidez eta gero erakutsi zizkiguten makina erraldoiak lanean aurreko lan guztiak paperetan ikus ditzan.
Karpeta polita oparitu eta argazki bat atera ziguten, geroxeago egunkarian agertu zena. ZEIN OSPETSUAK GAREN...gora 5.C-koak


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Entrada más reciente Entrada antigua Inicio

Egindakoak


Recent Comments