EKINTZA BEREZIAK

Ikasturte honetan hiru liburu irakurri ditugu eskolaz kanpo eta hirurak oso gustokoak izan ditugu, liburuak honako hauek izan dira:

- Munduari itzulia 18 ipuinetan ( Antton Irusta)

- Izaroko Altxorra ( Iñaki Friera )

-Zazpi pirata baltsa batean ( Pako Aristi )



Hirurak irakurri ondoren aukera izan genuen liburu hoietako idazle bat eskolara etortzea; gure eskolara Pako Aristi etorri zen.






Beraz, abenduaren 11an berarekin egoteko eta berari galdetzeko galdera piloa prest geneuzkan, liburutegian elkar ezagutu eta gero solasaldian egon ginen ordu betez eta oso gauza interesgarriak kontatu zizkigun. Guk irakurritako liburua bere gazteko lagunekin izaten zuten ametsa zela haien herriko ibaian jolasten zeudenean pentsatzen zutela ea zer gertatuko litzatekeen handik behera baltsa batean joan ezkero.....
Handik aterata agian gutariko baten bat idazlea izateko asmoak eukiko zituen. Oso tipo jatorra, alaia eta atsegina da Pako.




Entradas más recientes Entradas antiguas Inicio

Egindakoak


Recent Comments