undefined
undefined


Ikusten duzuenez, gure haziak aurrera doaz eta neurketak bukatzerakoan hipotesiak berrikusi eta ondorioak aterako ditugu.
AURKEZPENA
Atzo 5.C ko ikasleok esperimentu bat egitera joan ginen. Bost talde egin genituen eta hazi desberdinak erein genituen.Batzuk pepinoak, beste batzuk garbantzuak ,eguzki-lore pipak, babarrun gorriak eta beltzak erein genituen plastikozko edalontzietan. Talde bakoitzak hiru edalontzi prestatu zituen. Edalontzi batean ura %0 gatzarekin jarri genuen bestean ,berriz, ura %50 gatzarekin eta hirugarrenean ura %100 gatzarekin. ZERTARAKO? Gure helburua, hazi ezberdineei habitata aldatzen badiogu ( kasu honetan gatzez kutsatutako uretan ) zer gertatuko den da ikusteko.

MATERIALA
Litro bateko hodiak
0,5 l -ko 2 hodi
Haziak: pepino, babarrunak (gorriak, beltzak zuriak...),Leoneko garbantzuak, eguzkiloreko pipak,dilistak...
Kolorantea
Gatza
Paper irensgarria
Paper handi bat mahaigainerako
Hiru edalontzi talde bakoitzean
Aluminiozko papera


HIPOTESIA
Gure hipotesia hau da:
Garbantzuak
-%100 gatza- lehenago haziko da
Meñakako indaba gorriak
-%100 gatza – ez da haziko
-%50 gatza – ez da haziko
-%0 gatza – gutxi haziko da
Pepinoa
-% 100 gatza – ez da haziko
-% 50 gatza – gutxi haziko da
-% 0 gatza – asko haziko da
Eguzkilore pipa
-% 100 gatza – ez da ezer haziko
-% 50 gatza – ez da haziko
-% 0 gatza – normal haziko da
Indaba beltzak
-% 100 gatza – ez da haziko
-% 50 gatza – gutxi haziko da
-% 0 gatza – asko haziko da
EA HEMENDIK AURRERA NEURTZEN DITUGUN ETA GURE HIPOTESIA BETETZEN DEN....
Recent Comments