Gure irteerak 09/10 ikasturtean

ARTXANDAKO HOSTELARITZA ESKOLA ( 2010eko martxoaren 16an)








Artxandako Hosteleritza eskolara joan ginen, bertan, elikadura orekatuaren gaian eskolan ikasitakoak praktikan jartzeko...

.

Sukaldatzeko mantala eta txanoa jantzi ondoren azalpenak entzun genituen.







Sukaldean, praktikan jarri genituen aurretik emandako azalpenak eta "barrita energetikoak" egiteko aukera eman ziguten...






Osagaiak hartu, neurtu eta nahastu egin genituen ......














eta azkenik hemen ikus dezakezue guk egindako "barritak", bai gozoak atsedenaldian jateko eta gainera etxean egiteko erraz.... eta OSASUNTSUAK


Nahi izanez gero hemen jarriko dizuegu errezeta:

BARRA ENERGETIKOA

OSAGAIAK:

- Txokolatea : 400 gr
- Krispiak: 170 gr
- Muesly: 170 gr
- Gurina: 20 gr
- Azukrea edo eztia: 20 gr

Urtu txokolatea mikro-uhin labean, egin gauza bera gurinarekin. Bitartean, osagai guztiak botako ditugu bol batean, txokolatea eta gurina prest daudenean nahastu osagaiekin baina kontu handiaz krispiak apurtu barik. Ondoren, bandeja batean papel filma jarri eta nahastutakoa filmaren gainean jarri. Ondoren, bandeja hozkailuan gorde 5 minutuz. Bukatzeko, hozkailutik atera eta barritatan moztu.



EL CORREO EGUNKARIAN ( 2010eko urtarrilaren 14an)

Klasean, albisteak nola egin behar diren ikasi eta gero El Correo egunkarira joan ginen bertan ikusteko nola bideratzen diren erreportaje, publizitate, kirolak, ea-eko idazki guztiak eta etxean jasotzen dugun egunkarian ikusteko.
Hantxe, nola prestatzen diren egunkariko atalik garrantzitsuenak erakutsi ziguten bideo baten bidez eta gero erakutsi zizkiguten makina erraldoiak lanean aurreko lan guztiak paperetan ikus ditzan.
Karpeta polita oparitu eta argazki bat atera ziguten, geroxeago egunkarian agertu zena. ZEIN OSPETSUAK GAREN...gora 5.C-koak


GURE POEMAK


5c-ko haurren poemak irakurri ahal izateko gure bloggan sartu beharko zarete eta gozatu beraiekin


LAGUN BAT

Bada gorroto dudan lagun bat

beti ohean.

Ez,ez,ez,hobeto ez esaten dit

Logurez nekatuta nago

oso nekatuta nago.





NI ZUHAITZ AZPIAN

Ni zuhaitz azpian

zuhaitz azpian ni,

jolasean nabil

nire txakurrarekin

oi,zein poza ez dut

hain ondo pasatu.

Ni zuhaitz azpian

zuhaitz azpian ni.






MINA HANKAN

Nire lagunarekin futbolean

jolasten plazan

hartu du mina hankan

poza hartu du gola sartzerakoan

nire lagunarekin futbolean

jolasten plazan.




NIRE TXAKUR AZPIAN

Nire txakur azpian,

Txakur azpian ni.

Nire txakurra buruan

kaka egin a zein nazka

nazkagarria eta purea

dirudi.

Nire txakur azpian

txakur azpian ni.

ENEKO ACEVEDO




TXORIA MINAREKIN
Txoria leihoan kantari
Kantari leihoan txoria
hegoa apurtuta
hegan joateko gogoa
min handia hegoan
txoria leihoan kantari
kantari leihoan txoria

Iratxe



ARRATOIA SUKALDEAN

Bera sukalde ondoan
sukalde ondoan bera.
Arratoia jan eta jan
orain negarrez nago
gero pozik denok.
Bera sukalde ondoan
sukalde ondoan bera.
EGILEA:Jone Ortega





NIRE LAGUN HOBERENAREKIN
Nire lagun hoberena
neure etxean
etxean ari da
jolas,jolas...
pozik zegoelako,
irribarrez zegoelako
nire lagun hoberena
neure etxean.

MAIALEN R.




NIRE ETXEAREN ATEAN

Nire etxearen atean
etxearen atean ni;
nire lagunkin nabil
oi, ari garen jolasa;
primerako denbora-pasa.
Nire etxearen atean
etxearen atean ni.

Oier E.




Ni berarekin galopean
bera nirekin galopean.
Ni ez naiz jausi
bera ere ez da jausi.
Bera niri hizketan
nik zaldiari ere.
Ni berarekin galopean
bera nirekin galopean.
IRATI



NI NIRE ETXEAN

NIRE ETXEAN NI,
NI TRISTE NAGO,

TRIPAKO MINA,
GOZOKI ASKO,

TRIPAKO MINA AMAITU
ETA POZIK JOLASTEKO.

(ISABELLA .M),NIRE ETXEAN




NI KALEAN JOLASEAN

NI KALEAN JOLASEAN,
KALEAN JOLASEAN NI,

PILOTAREKIN BURUAN JO,
MINA PILOTAREN ERRUZ,

NI OSPITALEAN GAIXO,
OSPITALEAN GAIXO NI.

EGILEA: (MAITANE . L)





IKER.G

ETXE BARRUAN
NIRE ETXE BARRUAN
ETXE BARRUAN NI
LEIHOA APURTU
OI AI DIRU BILKETAN NAGO
LORTU DITUT 100000 ZENTABO
NIRE ETXE BARRUAN
ETXE BARRUAN NI





FUTBOLEAN JOLASTEN
jendea futbolean jolasten
futbolean jolasten jendea

gola sartzerakoan
oi, denak txaloka eta ni irribarrean





LOKARTU EGIN NAIZ POEMA

NIRE LOGELAKO OHEAN
LOGELAKO OHEAN NI

LOKARTU EGIN NAIZ
ESKOLA AHAZTU
ZERUA OIHUKATZEKO ZAIN

NIRE LOGELAKO OHEAN
LOGELAKO OHEAN NI


MIKEL MURUAGA


NIRE LAGUNIK HOBERENA

Nire lagunik hoberena Nerea da.
Nerea nire lagunik hoberena.
Etxera etorri lo egitera.
Bera negarrez hasi:
Familia faltan botatzean.
Nire lagunik hoberena Nerea da.
Nerea da nire lagunik hoberena.




ZUHAITZ BARRUAN


Bera zuhaitz barruan

zuhaitz barruan bera;

Lo egin eta gero behera

Hotz apur batekin ;

zuhaitz barruan sua egin .

Bera zuhaitz barruan

zuhaitz barruan bera.



posted under | 0 Comments
Entradas más recientes Entradas antiguas Inicio

Egindakoak


Recent Comments